Skip to main content
01

Nola elikatu gure adinaren arabera / 60 urtetik gorako pertsonak

Personas de más de 60 años :: Sarrera

Sarrera

Osasun Zientzien aurrerapenei esker —Giza Nutrizioa barne—, bizi-itxaropena nabarmen luzatu da.

Gaur egun, batez besteko bizitza 70 urtetik gorakoa da ongizate-maila handiko herrialdeetan. Hala ere, ez da nahikoa urte askoan bizitzea lortzea, funtsezkoa da aldi berean osasun-egoera eta bizi-kalitate ona mantentzea. Beraz, adina edozein dela ere, oso garrantzitsua da elikadura egokia eta bizimodu osasungarria izatea. Horrek esan nahi du ariketa fisikoa maiz egin behar dela, norberaren egoera fisikoaren arabera, eta ohitura kaltegarriak alde batera utzi behar direla (tabakoa, alkohola, nork bere burua medikatzea), eta denbora librea dibertimendurako jarduera ludikoetan eman behar dela.