Skip to main content
Trabajos que exigen comer fuera de casa :: Dietaren banaketa

Dietaren banaketa

Dieta pertsona bakoitzaren beharretara eta lan ordutegira egokitu beharko da. Gutxienez hiru otordu nagusi izan beharko ditu: gosaria, bazkaria eta afaria. Kasu batzuetan, gosaritik bazkarira edo afarira lau ordu baino gehiago pasatzen badira, hamaiketakoa eta/edo askaria ere sartzea komeni da. Horri esker, ez da hipogluzemiarik gertatzen (odoleko glukosa-maila jaistea), eta horrek eragin negatiboa du errendimenduan eta lan-gaitasunean. Era berean, bazkalorduan edo afalorduan antsietate- edo gosete-sentsazioa saihesten da, eta, normalean, behar baino gehiago jatera eramaten du.

Dieta zenbait hartualditan banatzeak eragin positiboa du odoleko glukosa- eta lipido-mailan (kolesterola, triglizeridoak…), eta digestioak hobetzen ditu.

  • Gosari osoa: 8 ordu baino gehiago eman dituzte ezer jan gabe. Esnekiak, zerealak eta gurin edo margarina osagarriak, eztia edo marmelada) eta zukua edo fruta.
  • Hamaiketako egokia: ohikoak dira gantz gehiegi duten hamaiketakoak (hestebeteak, frijituak...) alkoholarekin batera, eta horrek desorekatu egiten du elikadura. Ahalegin fisikoa gutxienekoa baldin bada, aski izan daiteke fruta freskoz edo esneki batez eginiko pieza bat edo, bestela, bizia baldin bada, ogitarteko bat (etxean egina, ahal dela) urdaiazpiko, gazta edo gantz gutxiko fianbreekin eranstea komeni da.
  • Ordutegira egokitutako janaria: lanaldia zatikatua bada, elikadura askotarikoa eta ordenatua egin behar da, organismoak digestioa erraz jasan dezan, eta digestio-astuntasuna eta logura saihestu.
  • Merienda arina: jogurt edo esne eta fruta moduko gehigarri bat, ahalegin fisiko txikia edo ertaina egiten denean, edo jogurt edo esne eta gailetak, edo ogitarteko bat eta fruta, ahalegin fisiko handia egiten denean.
  • Ondo planifikatutako afaria: eguneko gainerako otorduak osatzeko. Etxean hartuz gero, horrek ez du esan nahi oreka bermatuta dagoenik. Afari arin bat egitea gomendatzen da, eguneko oreka berreskuratzeko, eta oheratu baino bi ordu lehenago gutxienez hartzea, lo indarberritzailea izateko, digestio zailak asaldatu ez duena.