Skip to main content
Para todos los trabajos :: Sarrera

Sarrera

Osasuna eta lana lotuta doaz eta elkarri eragiten diote. Elikadura gure osasunari eragiten dion faktoreetako bat denez, oso garrantzitsua da lan-jarduerara egokitzea, errendimendua hobetzeko eta nekea murrizteko, eta horrek gorputz osasuntsuagoa eta ongizate-maila handiagoa izaten lagunduko du.

Horregatik, langileak ikasi behar du bere elikadura kontsumoa eta bizitza profesionala bateratzen, jarduera fisiko edo intelektualak eragina baitu bere energia eta elikadura eskakizunetan.

Gainera, garrantzitsua da gogoratzea, jarduera profesionala edozein dela ere, nutrizio-beharrak aldatu egiten direla pertsona bakoitzaren adinaren, sexuaren eta beste baldintza indibidual batzuen arabera eta bizi den ingurunearen arabera (faktore soziokulturalak, klimatikoak, etab.) horiek ere kontuan hartu behar dira elikadura egokia planifikatzeko orduan.