Skip to main content
02

Nola elikatu lan motaren arabera / Lan sedentarioak

Trabajos sedentarios :: Menu egoki bat errezetarekin

Menu egoki bat errezetarekin

Menua

  • Gosaria: Baso bat esne kafearekin edo kafeinagabearekin, ogi txigortua marmeladarekin eta laranja-zuku naturala.
  • Hamaiketakoa: Infusioa edo kafesnea, ogi txigortua tomatearekin eta oliba-olioa.
  • Bazkaria:
    • Garbantzuak azarekin.
    • Oilaskoa plantxan piperrekin eta tomate-saltsarekin.
    • Sasoiko fruta eta ogia.
  • Askaria: Fruta edo zereal jogurta eta fruta freskoa.
  • Afaria:
    • Lekak eta txanpiñoiak**
    • Landa-tortilla.
    • Sasoiko fruta eta ogia.

Errezeta: lekak txanpiñoiekin

Osagaiak (4 lagunentzat)

800 gramo leka

100 gramo tipula, 100 g tomate heldu

Txanpiñoi-erretilu bat

2 baratxuri ale, gatza eta oliba olioa.

Egiteko modua:

  1. Lekak egosten ditugu tipula zuritu eta osoarekin, tomatea erdira irekita, olio txorrotada batekin eta gatz pixka batekin, eta lekak "al dente" gera daitezen saiatzen gara.
  2. Txanpiñoiak zatitu eta baratxuriekin sueztitu.
  3. Lekak egosita ditugunean, baratxuri frijituarekin txanpiñoiak gehitu.
  4. Azkenik, tipula eta tomatea xehatu, zartagin batean olio pixka batekin sueztitu, eta txikitu denean, saltsa hori lekei eta txanpiñoiei gehitu.