02
Nola elikatu lan motaren arabera / Ordutegi berezia duten lanak

Menu egoki bat errezetarekin
- Gosaria: Baso bat esne kafearekin edo kafeinagabearekin, galleta sinpleak eta laranja-zuku naturala.
- Hamaiketakoa eta askaria: Jogurta eta fruta, eta ahalegin fisiko handiko lana izanez gero, urdaiazpiko edo gazta leun edo fianbrea, atun edo sardina ogitartekoa, etab.
- Bazkaria:
- Patatak ilarrekin.
- Txerri-giharra baratxuriekin salteatutako perretxikoekin.
- Sasoiko fruta eta ogia.
- Afaria:
- Barazki eta patata purea.
- Oilar-xerra gainerreak ilar-kremarekin**
- Sasoiko fruta eta ogia.
OILAR-XERRAK ILAR-KREMAREKIN
Osagaiak (4 lagunentzat):
12 oilar-xerra (150 gramo / pertsona)
150 gramo ilar (gordinik)
Porru bat
Bi gazta zati
Oliba olioa, gatza eta piperbeltza.
Egiteko modua:
- Ilar krema bat egingo dugu, gatzdun uretan egosten jarri, txikitu eta txinotik pasatuz.
- Ilar-krema hozten denean, koilarakada bat oliba-olio gordin eta bi gazta-zati bota, eta berriz xehatu.
- Oilar-xerra gazi samarrak labeko erretilu batean jarri, porrua juliana eran eta olio txorrotadatxo bat gainean, eta labean sartu, tenperatura bizian, minutu batzuetan gainerre daitezen.
- Kozinatutakoan, oilar-xerrak ilar-kremaren gainean jarriko ditugu, plateraren hondoa estaltzeko.
- Lurrunetan egindako patata batzuekin lagundu dezakegu.
