
Sarrera
Edoskitzea emakume askoren bizitzako aldia da, non jaioberriari bere eskakizunetara egokitutako elikagaia eskaintzen dioten, eta horrek behartzen du amaren dieta egokitzera, bere eta jaioberriaren beharrak ahalik eta ondoen betetzeko, bien osasunerako inolako arriskurik izan gabe. Amak irensten dituen elikagaien kopuru eta kalitateak ondorio zuzenak ditu esnearen kopuru eta osaketan, baita bere eta bularreko haurraren osasunean ere.
Esnea jariatzen denean, bularra ematen duen emakumeak elikagai gehiago behar izaten ditu; izan ere, zenbait hilabetez, ohiko dietaren bidez lortzen dituen mantenugaietako batzuk elikagai hori ekoizteko erabiltzen dira. Gainera, kontuan hartu behar da mantenugaien eskaria ez dela homogeneoa, eta aldatu egiten dela edoskitzaroan zehar.
Haurdunaldiaren aurreko nutrizio-egoera eta amak haurdunaldian elikatzea edoskitzaroan elikatzea bezain garrantzitsuak dira.
Ama izango denari organismoan gertatzen diren aldaketa fisiologikoen berri zuzen ematea komeni da, baita esne-ekoizpenean eragina duten faktoreen berri ere. Prozesu horrek energia-gastu izugarria eskatzen du, eta hori amaren elikadurak bakarrik ezin du estali. Orain erabiltzen dira haurdunaldian metatutako gantz-erreserbak energia-iturri gisa.