
Dietaren banaketa
Dieta pertsona bakoitzaren beharretara eta lan ordutegira egokitu beharko da. Gutxienez hiru otordu nagusi izan beharko ditu: gosaria, bazkaria eta afaria. Kasu batzuetan, gosaritik bazkarira edo afarira lau ordu baino gehiago pasatzen badira, hamaiketakoa edo askaria ere sartzea komeni da. Horri esker, ez da hipogluzemiarik gertatzen (odoleko glukosa-maila jaistea), eta horrek eragin negatiboa du errendimenduan eta lan-gaitasunean. Era berean, bazkalorduan edo afalorduan antsietate- edo gosete-sentsazioa saihesten da, eta, normalean, behar baino gehiago jatera eramaten du. Dieta zenbait hartualditan banatzeak eragin positiboa du odoleko glukosa- eta lipido-mailan (kolesterola, triglizeridoak…), eta digestioak hobetzen ditu.
Otordu nagusien ondoren (bazkaria, afaria) lanaldia luzatu behar dutenek gosari eta hamaiketako egokia egitea komeni da, ondoren ohikoa baino bazkari arinagoa egiteko, otordu oparoek eragiten duten logura saihesteko eta, era berean, istripu-arriskua murrizteko, batez ere makina arriskutsuak dauden edo oso zehatzak diren lanetan.
Dieta zenbait hartualditan banatzeak eragin positiboa du odoleko glukosa- eta lipido-mailan (kolesterola, triglizeridoak…), eta digestioak hobetzen ditu.
- Gosari osoa: elikagairik hartu gabe 8 ordu baino gehiago igaro direnez, esneki bat, zerealak eta osagarriak, eta zukua edo fruta jatea komeni da.
- Hamaiketako egokia: ohikoak dira gantz gehiegi duten hamaiketakoak (hestebeteak, frijituak...) alkoholarekin batera, eta horrek desorekatu egiten du elikadura. Esfortzu fisikoa gutxienekoa bada, nahikoa izan daiteke fruta freskoaren edo esnekiaren pieza bat edo bi. Oro har, fruta atal bat jan daiteke jogurt gaingabetu batekin, kafesne batekin eta ogi txigortu batekin edo zereal barra batekin eta fruta jogurt batekin.
- Ordutegira egokitutako janaria: jogurt edo esne eta fruta gehigarria esfortzu fisiko baxua edo moderatua egiten denean, edo jogurta edo esnea eta gailetak, edo ogitarteko txiki bat eta fruta esfortzu fisiko handia egiten denean.
- Askari arina: gehigarri bat (jogurta, fruta edo ogitarteko txiki bat).
- Ongi planifikatutako afaria: afaria izaten da eguneko azken otordua; beraz, piramideko elikagaietatik hartu ez direnak jaten saiatu behar da. Erraz digeritzen diren elikagaiak ere jan behar dira, hala nola barazki egosiak, arrainak, zopak edo esnekiak. Oheratu baino gutxienez bi ordu lehenago afaltzea gomendatzen da; horrela, digestio zailak asaldatu gabeko lo indarberritzailea izatea lortuko da.