
Sarrera
Bizitzako lehen hiru urteak trantsizio-etapa gisa aurkezten dira, bularreko haurraren hazkunde-fase oso azkarraren eta hazkuntza-aldi egonkorraren arteko trantsizio-etapa gisa, zeina hiru urtetik pubertaroa hasten den arte luzatzen baita. Heldutasun-aldi horretan, haurrak aurrerapen handiak egiten ditu funtzio psikomotorrak bereganatzeko, eta, aldi berean, haurraren digestio- eta metabolismo-funtzioak behar adinako heldutasun-maila lortzen ari dira, bere elikadura haur zaharrenaren elikadurara hurbiltzeko.
Dena den, haurra ez da berehala heldu bihurtzen, bere energi eta mantenugai jakin batzuen premiak direla eta, dieta bere ezaugarri fisiologikoetara moldatzea aholkatzen du, ez du arau zurrunik behar eta, gainera, dieta haurraren osaeraren eta ohituren arabera egokitu eta indibidualizatu beharra dago.
Arreta berezia jarri behar zaio haurraren elikatze-jarrerari, txikia izan arren zenbait abertsio eta zaletasun baititu, eta horrek, batzuetan, zenbait mantenugairik gabeko dieta egitera eraman dezake.
Bizitzako lehen etapak funtsezkoak dira norbanakoak bere immunitate-sistema osoa eratzeko eta nutrizio desegokiaren ondoriozko patologia saihesteko.
Urtebetetik aurrera, elikadura egokia izateko, honako hiru helburu hauek betetzen dituen dieta orekatua hartu behar da:
- Hazkunde eta garapen ezin hobeak ziurtatzea.
- Nutrizio-gabeziak saihestea.
- Gaixotasunak prebenitzea.