Skip to main content
01

Nola elikatu gure adinaren arabera / Heldu gaztea: 18-40 urte

Adulto joven: 18 a 40 años :: Ezaugarri fisiologikoak

Ezaugarri fisiologikoak

Bizitzako etapa honetan ez dago beste garai batzuetan (haurtzaroan edo nerabezaroan, adibidez) izaten diren energia- eta nutrizio-eskaera handirik. Behar horiek nabarmen txikiagoak dira gorputz-pisuari dagokionez, eta, besteak beste, faktore hauen mende daude: adina, sexua, gorpuzkera (sendoa, ertaina, argala) eta jarduera fisikoaren maila.

Hezur-masa: pubertaroaren hasieran eta nerabezaroaren amaierara arte gertatzen da hezur-masaren hazkunderik azkarrena. Une horretatik eta 30 urte bete arte, gutxi gorabehera, hezurra finkatu egiten da. Elikaduraren bidez kaltzioa egoki hartzea faktore garrantzitsua izango da bizitzan zehar osteoporosia prebenitzeko.

Ezaugarri fisiologikoak