Skip to main content
Personas de más de 60 años :: Gomendatutako irakurketa

Gomendatutako irakurketa

Gorputza ondo hidratatuta eduki

Oso normala da adineko pertsonak egarri sentsazioa galtzea. Hori dela eta, ahalegin berezia egin behar duzu ur edo likido asko hartzen saiatuz ongi hidratatuta egon zaitezen, batez ere likido gehiegi botatzen baduzu izerdiaren, okaden, beherakoen, sukarraren, bero handiko garaien edo diuretikoen ondorioz.

Urak oso funtzio garrantzitsuak betetzen ditu.

Gorputzeko likido guztiak (odola, digestio-jariakinak, gernua, etab.) diluitzen diren ingurunea da. ); zeluletara elikagaiak eta hondakin-produktuak garraiatzea ahalbidetzen du, horietatik ezabatze-sistemetara; digestioari laguntzen dio, elikagaien mantenugaiak neurri batean diluitzen baititu, eta izerditzearen bidez gorputzeko tenperatura erregulatzen laguntzen du.

Hori dela eta, behar adina likido hartu behar izaten dute helduek, ezinbestean gertatzen diren galerak orekatzeko. Egoera normalean, likido gehiegi hartzeak (ura, beste edari batzuk edo ur ugariko elikagaiak (frutak eta barazkiak) giltzurrun-bidetik ura galtzea eragiten du, eta gernu ugari baina diluitua sortzen da. Aitzitik, ekarpena nahikoa ez denean, organismoak erantzun egiten du, giltzurrunen bidez kanporatzen den uraren parte bat murriztuz, eta horrek gernu kontzentratuagoa eragiten du.

Normalean, egarri-sentsazioaren mekanismoak likidoak hartzera garamatza, oreka hidrikoa berreskuratuz. Hala ere, adineko pertsonengan egarriaren mekanismoa arautzen duen zentroak hain eraginkorra izateari uzten dio, eta, horregatik, beharrezkoa da etengabe gogoraraztea likidoak hartzeko. Ez da ahaztu behar, behar adina likido edaten denean, organismoa ongi hidratatuta dagoela eta honako onurak osasunerako lortzen direla:

  • Giltzurrunen funtzioa hobetu egiten da, gernu gehiago eta argiagoa sortuz.
  • Giltzurrunek hobeto garbitzen dute hondakin-substantzien odola, eta errazago kanporatzen dituzte.
  • Giltzurrunetako kalkuluak eta gernu-infekzioak gertatzeko arrisku txikiagoa dago.
  • Gorozkiak ez dira hain lehorrak eta bigunagoak direnez, ahalegin txikiagoarekin kentzen dira.

Nahikoa likido hartzen duen jakiteko, nahikoa da gernuaren itxurari erreparatzea. Kolore hori argi batek hidratazio egokia adierazten du; aldiz, pixa askotan egiteak, kantitate txikian egiteak eta kolore hori urrekara edo bizia eta usain bortitza ikusteak likido beharrak betetzen ari ez garen seinale da.

Ura, edaririk onena.

Elikagaietatik lortzen den likidoaz gain, ura edo beste edari batzuk kontsumituz hartzen da behar den likido kantitatea. Ura da ezinbesteko edari bakarra eta egarria hobekien baretzen duena. Hipotonikoa da, disoluzioan dituen substantzien kontzentrazioa izerdiarena eta gorputzeko beste fluido batzuena baino txikiagoa delako. Hori dela eta, izerdi asko botatzen denean edo likido gehiegi galtzen denean, hainbat arrazoirengatik, ez da nahikoa ura edatea; beste edari edo elikagai batzuk ere hartu behar izaten dira, galdutako gatz mineralak berreskuratzeko. Alde horretatik, edari isotonikoak daude, galdutako gatz mineralak erraz ordezteko bereziki proiektatutako konposizioarekin. Behar izanez gero, etxean egin daiteke ahotik hartzeko gazura, osagaiak ezagututa: litro bat ur egosi, koilarakada bat sodio bikarbonato, bi koilarakada azukre, koilarakada erdi gatz eta limoi baten edo biren zukua (tamainaren arabera).

Likidoekin hidratatzeko beste modu batzuk.

Uraz gain, edari aukera zabala dugu, nahiz eta gogora ekarri behar dugun nutrizioaren ikuspegitik batzuen eta besteen arteko ezberdintasunak oso nabarmenak direla. Horrela, edari nutritiboak aurkitzen ditugu, egarria arintzeaz gain, gure organismoa elikatzen laguntzen dutenak, bere energi eduki aldakorragatik eta zenbait mantenugairengatik. Horixe gertatzen da fruta-zukuekin: energia ematen dute frutatik datozen azukreetan (fruktosa, batez ere), bitaminatan (C bitamina eta A probitamina, batez ere) eta gatz mineraletan (potasioa). Gaur egungo zuku komertzial gehienek mantenugai ugari ematen dituzte, eta hori ez da hutsaren hurrengoa; izan ere, zukua egiteko prozesuan egin diren aurrerapenei esker, fruta freskoaren ia substantzia nutritibo guztiak kontserba daitezke proportzio bertsuan. Zukutu berri diren zukuek jatorriko frutaren nutriente berberak dauzkate, mamiarekin batera (mamia desegiten denean) atxikita geratzen den zuntz dezente izan ezik. Beste aukera bat fruta birrinduetatik ateratzen diren nektarrak dira; horiei ura, azukrea eta fruta-azidoak gehitu zaizkie, eta, beraz, kaloria gehiago ematen dituzte. Diabetesa dutenek edo pisua kontrolatu behar dutenek hartu behar dute kontuan, bereziki, edari horri azukreak eranstea.

Bestalde, etxean ere egin ditzakegu barazki-zukuak, bakarrik edo frutekin konbinatuta, edo barazki-saldak kontsumitu, gatz mineraletan duten aberastasunaz baliatuz, edo esne- eta fruta-irabiaki bat aukeratu.

Bestalde, penintsulako leku jakin batzuetan ohikoa da hortxata freskoa hartzea egun beroetan. Aukera osasungarria da, gainera digestioa errazten du eta hesteetako hartzidurei aurre egiten laguntzen du, digestio-aparatukoen antzeko entzima batzuen bidez, ugari izaten baitira txufan (funtsezko osagaia).

Freskagarri herrikoiak

Freskagarriek, berriz, ia ez dute balio nutrizionalik. Azukrearen kaloriak baino ez ditu nabarmendu behar, light motako edariak ez badira behintzat; horietan, azukrearen ordez kaloriarik gabeko edulkoratzaileak erabili dira. Ematen duten energia "kaloria hutsak" dira, hau da, ez dute organismoa elikatzen. Azukrez gozatutako freskagarri-lata batek 35 g inguru izaten ditu (7 zokorren baliokidea). Ur eta azukretan oso ongi disolbatzen den gas karbonikoaren adikzioa (90 eta gramo artean litroko) ohiko osagaiak dira kola, tonika eta bitter erako edarietan. Lehenengoek, gainera, kafeina (20 mg/100 mL) eta azido fosforikoa (kaltzioarekin hauspeatzen dena) dauzkate, mineral horren xurgapena murriztuz; beraz, ez da komeni gehiegi kontsumitzea, kaltzioak hezur-masaren iraupenean garrantzi handia baitu.

Tonikak, ohiko osagaiez gainera, fruta- eta azukre-estraktuak dauzka, bitterrak bezala (bitterra are azukretsuagoa da, litroko 135 gramo azukre ere baduelako).

Infusioak

Kafeak eta teak substantzia kitzikagarriak dituztenez, ez da gehiegikeriarik egin behar. Edonola ere, landare-sorta zabal bat dago, eta haien zaporea, lurrina eta propietateak infusioen bidez esperimentatu daitezke. Askotan, ura edateko modu atseginagoa da:

  • Digestiboak edo karminatiboak: kamamila, anis izartua, ezkaia, erromeroa, mihilua, poleo menta...
  • Lasaigarriak: ezki-lorea, valeriana, melisa, berbena, lupulua, mitxoleta...

Arreta-neurriak:

Pertsona jakin batzuek, hala nola hemodialisia behar dutenek edo edemak dituztenek (likido erretentzioa), likido asko hartzea kontraindikatuta dago, eta, beraz, medikuari galdetu beharko diote, egoerak okerrera ez egiteko. Litroko 50 miligramo sodio (Na) baino gehiago duten ur gasdunek ere kalte egingo dizute hipertentsio arterialaren kasuan, presio arterialaren igoeran eragina baitute.