02
Nola elikatu lan motaren arabera / Higadura fisiko edo psikiko handiko lanak

Menu egoki bat errezetarekin
1. menua: Estres psikikoa duten baina energia-ekarpen osagarririk behar ez duten pertsonentzat
- Gosaria: Baso bat esne kafeinagabearekin, gaileta sinpleak eta fruta pieza bat edo fruta zuku bat.
- Hamaiketakoa: Jogurta eta fruta freskoa.
- Bazkaria:
- Porru-hostorea**
- Oilaskoa plantxan tomate eta baratxuri entsaladarekin.
- Sasoiko fruta eta ogia.
- Askaria: Infusio lasaigarria eta biskoteak gazta freskoarekin.
- Afaria:
- Barazki-purea.
- Legatz-solomoak saltsa berdean.
- Sasoiko fruta eta ogia.
2. menua: Estres fisiko handia eta energia-behar handia duten pertsonentzat
- Gosaria: Baso bat esne kafearekin edo kafeinagabearekin, ogi txigortua gurinarekin eta marmeladarekin eta fruta-zuku bat.
- Hamaiketakoa: Urdaiazpiko onduaren ogitartekoa (tomate eta letxuga xerra batzuekin lagundu daiteke, mamitsuagoa egiteko), esnekia eta fruta.
- Bazkaria:
- Porru-hostopila**
- Azpizuna plantxan patata-purearekin eta ilarrekin.
- Sasoiko fruta eta ogia.
- Askaria: Jogurta zerealekin eta eztiarekin.
- Afaria:
- Patata egosia, erremolatxa, tomatea eta tipula.
- Mero zuria plantxan, zainzuri-puntekin eta maionesarekin.
- Sasoiko fruta eta ogia.
Errezeta: Porru-hostopila
Osagaiak (4 lagunentzat):
400 gramo hostore
Kilo eta erdi porru
3 arrautza
50 gramo tipula
Litro laurden bat esnegain, koilarakada bat irin eta gatz
- Saltsarako: 100 gramo txanpiñoi, 50 gramo tipula, baso erdi esne.
Egiteko modua:
- Porruak garbitu eta eraztunetan moztuko ditugu.
- Egosi 30-40 minutuz, samur egon arte, eta, egosi ondoren, xukatu ondo.
- Kazola batean, brounoisse eran moztutako tipula (xehe-xehe eginda) olio pixka batekin sueztitu, kolore horixka ia gardena izan arte.
- Gehitu irina tipulari, eta eragin irina koipearekin eta tipularekin diluitu arte.
- Gehitu esne-gaina eta porru gazituak, eta kozinatu dena 3 bat minutuz.
- Sutatik atera, pixka bat hoztu arte itxaron, eta arrautzak gehitu, guztia nahastuz eta pixka bat irabiatuz.
- Luzatu hostorea bi plaka egiteko moduan.
- Horietako batekin gozogintzako molde baten oinarria estaliko dugu. Plaka horren gainean porruaren nahasketa botako dugu.
- Beste plakarekin estali, gainetik arrautzarekin margotu eta 45 minutuz labean sartu 160 ºC inguruan.
Saltsa egiteko:
Ebaki tipula brounoisse eran eta bota txanpiñoiak.
Barazkiak pixka bat sueztitu, esnea isuri eta guztia egosten utzi 10 minutuz.
Bota gatza eta piperbeltza, eta pasatu irabiagailutik.
Zerbitzatzeko, jarri saltsa plateraren hondoan eta jarri pastel-zati bat gainean.
