02
Nola elikatu lan motaren arabera / Etxetik kanpo jatea eskatzen duten lanak

Menu egoki bat errezetarekin
- Gosaria: Baso bat esne kafearekin edo kafeinagabea, ogi txigortua eta laranja-zuku naturala edo fruta fresko pieza bat.
- Hamaiketakoa: Jogurt gaingabetua eta fruta, eta lan fisiko handia eginez gero, urdaiazpiko edo gazta leun edo fianbrea, atun edo sardina ogitarteko bat, etab.
- Bazkaria:
- Letxuga, tomate, azenario eta tipula entsalada.
- Arroza oilaskoarekin.
- Sasoiko fruta eta ogia.
- Afaria:
- Kardua ilarrekin eta urdaiazpikoarekin**
- Urraburua labean baratxuri frijituekin eta pipermin pixka batekin.
- Sasoiko fruta eta ogia.
KARDUA ILARREKIN ETA URDAIAZPIKOAREKIN
Osagaiak (4 lagunentzat):
600 gramo kardu garbi
150 gramo ilar (gordinik)
100 gramo urdaiazpiko ondu
Baratxuri-ale bat
Limoi-erdi baten zukua
Olioa, piperbeltz ehoa (hautazkoa) eta gatza
Egiteko modua:
- Karduak oso ondo garbitu ur hotzetan eta 2 cm inguruko lodierako zati erregularretan moztu.
- Garbitu ahala, takoak urez eta limoiz betetako ontzi batean jartzen ditugu (herdoildu eta ilundu ez daitezen).
- Karduak su motelean egosten ditugu, ondo egin daitezen, gatzez irakiten dagoen ur ugaritan (kardua botako dugu ura irakiten dagoenean).
- Kardua xukatu eta salda gorde.
- Oliotan frijitu baratxuri xerratua, urdaiazpiko puska batzuk eta gehitu irin pixka bat eta kardua egosteko gorde dugun saldaren zati bat, veloute izeneko krema sortu arte.
- Bota saltsa hori karduaren gainetik kazola batean.
- Ilarrekin nahastu eta dena batera prestatzen utziko dugu 5 minutuz.
