Skip to main content
01

Nola elikatu gure adinaren arabera / 1-3 urteko haurrak

Niños de 1 a 3 años :: Menu egoki bat errezetarekin

Menu egoki bat errezetarekin

Menua

Gosaria A

  • Ahia: 200 mL esne oso eta 5 koilarakada zereal-irin

Gosaria B

  • Baso bat esne oso kakaoarekin.
  • Ogia (20 gramo), gurinez eta marmeladaz igurtzita.

Bazkaria:

  • Arroza tomate saltsarekin.
  • Legatza (30 gramo) lurrunetan egina, oliba-olio gordinarekin eta azenario birrinduarekin.
  • Ogia eta udarea.

Askaria:

  • Jogurta eta 2-3 gaileta.
  • Laranja baten zukua.

Afaria:

  • Juliana zopa*
  • Tortilla frantsesa (tamaina ertaineko arrautza batekin egina).
  • Ogia eta petit-suisse bat.

Errezeta: Juliana zopa (2 urteko ume batentzat)

Osagaiak:

Zerba pixka bat

12 leka, 2 azenario

2 porru, patata bat, 2 litro ur

3-4 koilarakada oliba-olio

Egiteko modua:

  • Ura irakiten jarri, eta irakiten hasten denean, barazki guztiak bota, aldez aurretik garbituta eta zati txikitan edo juliana eran moztuta (zerrendatan).
  • Barazkiak egosita daudenean, olio gordina gehitu eta zerbitzatu. Haurrak barazki zatiak baztertzen baditu osagai guztiak xehatzen dira eta oso krema fina geratzen da.