01
Nola elikatu gure adinaren arabera / Helduaroa: 40-60 urte

Menu egoki bat errezetarekin
Menua
Gosaria:
- Esnea kafearekin edo kafeinagabea eta gaileta sinpleak.
Hamaiketakoa:
- Garaiko fruta.
Bazkaria:
- Porrusalda: porrua, azenarioa eta patata.
- Txibia babarrun zuriekin*
- Ogia eta sasoiko fruta.
Askaria:
- Esnea kafearekin edo kafeinagabea.
Afaria:
- Letxuga, tomate, tipula, azenario eta arto egosi entsalada.
- Patata-tortilla eta txanpiñoiak.
- Ogia eta fruta freskoa.
Errezeta: Txibia babarrun zuriekin
Osagaiak (4 lagunentzat):
800 gramo txibia
180 gramo babarrun zuri (gordinik)
Tipula bat eta tomate ertain bat
Porru bat, ogi birrindua, baso bat ardo zuri, bi perrexil-adar, oliba-olioa, bi baratxuri-ale, gatza, erramua eta piperbeltz zuria.
Egiteko modua:
- Babarrunak bezperan beratzen jarriko ditugu.
- Hurrengo egunean, babarrunak kazola batean bota, ur hotzez estali (bi hatz gorago), bi koilarakada oliba olio bota eta su bizian jarri. Irakiten hasten denean, tipula erdia eta porrua bota eta 45 minutuz su ertainean kozinatzen utzi.
- Txibia garbitu eta zatitu.
- Tipula eta baratxuria xehe-xehe egin eta zuritu. Tomateak zuritu eta zatitu, eta haziak kendu.
- Kazola bat jarri sutan olioarekin eta tipula eta erramua gehitu.
- Tipula erdi egosita dagoenean, txibiari gatza eta piperbeltza bota, eta tipula gorritzen hasten denean, tomatea gehitu. Frijitu guztia tomatea frijitu arte.
- Bota ardoa eta utzi egosten, lapikoa estalita erdira jaitsi arte.
- Litro bat ur bero edo salda erantsiko diogu. Utzi egosten txibia samur egon arte, eta, une horretan, gehitu babarrunak eta perrexil txikitua, eta egosi beste bost minutuz, gutxi gorabehera.
