Skip to main content
02

Nola elikatu lan motaren arabera / Ordutegi berezia duten lanak

Trabajos con horarios especiales :: Menu egoki bat errezetarekin

Menu egoki bat errezetarekin

  • Gosaria: Baso bat esne kafearekin edo kafeinagabearekin, galleta sinpleak eta laranja-zuku naturala.
  • Hamaiketakoa eta askaria: Jogurta eta fruta, eta ahalegin fisiko handiko lana izanez gero, urdaiazpiko edo gazta leun edo fianbrea, atun edo sardina ogitartekoa, etab.
  • Bazkaria:
    • Patatak ilarrekin.
    • Txerri-giharra baratxuriekin salteatutako perretxikoekin.
    • Sasoiko fruta eta ogia.
  • Afaria:
    • Barazki eta patata purea.
    • Oilar-xerra gainerreak ilar-kremarekin**
    • Sasoiko fruta eta ogia.

OILAR-XERRAK ILAR-KREMAREKIN

Osagaiak (4 lagunentzat):

12 oilar-xerra (150 gramo / pertsona)

150 gramo ilar (gordinik)

Porru bat

Bi gazta zati

Oliba olioa, gatza eta piperbeltza.

Egiteko modua:

  1. Ilar krema bat egingo dugu, gatzdun uretan egosten jarri, txikitu eta txinotik pasatuz.
  2. Ilar-krema hozten denean, koilarakada bat oliba-olio gordin eta bi gazta-zati bota, eta berriz xehatu.
  3. Oilar-xerra gazi samarrak labeko erretilu batean jarri, porrua juliana eran eta olio txorrotadatxo bat gainean, eta labean sartu, tenperatura bizian, minutu batzuetan gainerre daitezen.
  4. Kozinatutakoan, oilar-xerrak ilar-kremaren gainean jarriko ditugu, plateraren hondoa estaltzeko.
  5. Lurrunetan egindako patata batzuekin lagundu dezakegu.