Nola elikatu gure adinaren arabera / 4 eta 11 urte bitarteko haurrak

Ezaugarri fisiologikoak
Eskolaurreko eta eskolako adinean, garapenaren araberako hazkunde-abiadurak behera egin du bizitzako lehen urtean eta nerabezaroan.
Pisua eta garaiera handitzea:
- Lau urtetik aurrera, nerabezaroa hasi arteko hazkunde-erritmoa 2,5 eta 3,5 kg artekoa da urteko.
- Garaierari dagokionez, urtean 5-8 cm igotzen da pubertaroa hasi arte. Hala ere, haur guztiak ez dira erritmo horretan hazten, kontuan hartu behar dira baldintzatzaile genetikoak (etnia, senideen garaiera bai amaren aldetik eta bai aitaren aldetik), osasun egoera eta noski, elikatzeko ohiturak.
Pisua eta garaiera dira elikadura ona edo txarra neurtzeko bi parametro errazenak. Dieta desorekatua bada (gehiegi edo gutxiegi), aldaketak gerta daitezke hazkunde-erritmoan. Nutrizio urria agertzen duen lehen modua pisuaren bitartez da. Egoera konpontzen ez bada, garaierari ere eragiten dio, baita gorputz-konposizioari ere, besteak beste. Horregatik da hain garrantzitsua elikadura-ohitura okerrak lehenbailehen aldatzea. Bestalde, haurrak pisu gehiegi badu, espezialista batengana jotzea da onena. Zure aholkularitzak zalantzak eta kezkak argitzeko eta elikadura-plan egoki bat egiteko balioko du (inoiz ez zorrotza), bizimodua, osasuna eta ongizatea aldatuko ez dituena eta hazkunde-erritmo normalari negatiboki eragingo ez diona.

