Skip to main content
01

Nola elikatu gure adinaren arabera / Haurdunaldia

Embarazo :: Menu egoki bat errezetarekin

Menu egoki bat errezetarekin

Menua

Gosaria:

  • Kafea edo kafeinagabea baso bat esnerekin.
  • Zereal integralak edo mueslia.
  • Fruta oso bat edo baso bat zuku.

Bazkaria:

  • Ogi integrala atun eta tomatearekin.
  • Fruta bat.

Bazkaria:

  • Garbantzuak espinakekin eta bakailaoarekin*
  • Oilasko-iztertxoak labean barazkiekin.
  • Ogi integrala eta jogurta.

Askaria:

  • Kafesnea.
  • Galleta sinpleak.

Afaria:

  • Borrajak patatekin.
  • Oilar birrineztatua limoiarekin.
  • Ogi integrala eta fruta.
  • Oheratzean jogurta.

Errezeta: Garbantzuak espinakekin eta bakailaoarekin

Osagaiak (4 lagunentzat):

300 gramo garbantzu

400 gramo espinaka

200 gramo bakailao gezatu

Tomate handi bat, tipula erdia eta 3 baratxuri ale

2 zuringo egosi eta perrexil-sorta bat

Egiteko modua:

  1. Jarri beratzen garbantzuak bezperan kazola batean, ur epelarekin eta gatzarekin eta bikarbonatoarekin.
  2. Bakailaoa ur hotzetan gezatu, erabili baino 36 ordu lehenago.
  3. Garbantzuak garbitu eta eltze batean jarri ur beroarekin, baratxuriekin, tipularekin, tomatearekin. Utzi egosten presio-eltzeak adierazten duen denboran, edo presio-eltzea ez bada, 2 ordu eta erdiz, gutxi gorabehera.
  4. Ziazerbak garbitu, zatitu eta egositako garbantzuei erantsiko dizkiegu. Eltzekariaren tomatea, tipula eta baratxuria atera eta pasapuretik pasako ditugu. Zartagin batean baratxuri bat frijituko dugu, eta pasapuretik pasatako barazkiak erantsiko ditugu. Arrautza zuringo egosia bakailaoarekin eta barazki pasatuekin nahastu eta garbantzu eltzekoari gehitu.
  5. Minutu batzuk egosten utzi, eta gatza bota. Perrexil xehatuarekin hautseztatu.