01
Nola elikatu gure adinaren arabera / 4 eta 11 urte bitarteko haurrak

Menu egoki bat errezetarekin
Menua
Gosaria:
- Baso bat esne kakao edo azukrearekin, txigortu gurinarekin eta marmeladarekin.
Bazkaria:
- Jogurt likidoa, maria gailetak eta sasoiko fruta bat.
Bazkaria:
- Barazki-paella**
- Oilasko errea entsaladarekin (letxuga, tomatea, tipula).
- Sasoiko fruta eta ogia.
Askaria:
- Esne-irabiakia eta ogia mortadelarekin.
Afaria:
- Fideo eta barazki zatituen zopa.
- Tortilla frantsesa eta bakailao-kroketak.
- Sasoiko fruta eta ogia.
Errezeta: Barazki-paella
Osagaiak (4 lagunentzat):
240 gramo arroz
3-4 baratxuri-ale eta tipula txiki bat
Txanpiñoi-erretilu bat
3 piper berde
Ilar lata bat
6 makilatxo arrain edo txaka
Tomate-saltsa, ura, olioa eta gatza.
Egiteko modua:
- Egosi arroza eta gorde.
- Zartagin batean, gehitu olio pixka bat, baratxuri xerratuak, tipula eta piperrak juliana eran moztuta eta txanpiñoiak zatituta. Utzi barazkiak sueztitzen eta, txanpiñoiek askatzen duten ura ia lurrundu denean, gehitu txaka zatitua eta ilarrak ondo xukatuta.
- Gehitu barazkiak arrozari eta berotu guztia. Tomate saltsa aukerakoa da.
- Piper gorri zerrenda mehe batzuekin apaindu daiteke platera.
