02
Nola elikatu lan motaren arabera / Lan sedentarioak

Menu egoki bat errezetarekin
Menua
- Gosaria: Baso bat esne kafearekin edo kafeinagabearekin, ogi txigortua marmeladarekin eta laranja-zuku naturala.
- Hamaiketakoa: Infusioa edo kafesnea, ogi txigortua tomatearekin eta oliba-olioa.
- Bazkaria:
- Garbantzuak azarekin.
- Oilaskoa plantxan piperrekin eta tomate-saltsarekin.
- Sasoiko fruta eta ogia.
- Askaria: Fruta edo zereal jogurta eta fruta freskoa.
- Afaria:
- Lekak eta txanpiñoiak**
- Landa-tortilla.
- Sasoiko fruta eta ogia.
Errezeta: lekak txanpiñoiekin
Osagaiak (4 lagunentzat)
800 gramo leka
100 gramo tipula, 100 g tomate heldu
Txanpiñoi-erretilu bat
2 baratxuri ale, gatza eta oliba olioa.
Egiteko modua:
- Lekak egosten ditugu tipula zuritu eta osoarekin, tomatea erdira irekita, olio txorrotada batekin eta gatz pixka batekin, eta lekak "al dente" gera daitezen saiatzen gara.
- Txanpiñoiak zatitu eta baratxuriekin sueztitu.
- Lekak egosita ditugunean, baratxuri frijituarekin txanpiñoiak gehitu.
- Azkenik, tipula eta tomatea xehatu, zartagin batean olio pixka batekin sueztitu, eta txikitu denean, saltsa hori lekei eta txanpiñoiei gehitu.
