
Menu ederra bere errezetarekin
Menua
Gosaria:
- Baso bat esne kafeinagabe eta maria erako gailetekin.
Bazkaria:
- Mamia edo jogurta eta sasoiko fruta heldua.
Bazkaria:
- Kardua baratxuriekin salteatuta.
- Oilasko-albondigak jardineran.
- Sasoiko fruta heldua eta ogia.
Askaria:
- Konpota eta ogia gazta freskoarekin edo fianbrearekin (badira sodio gutxi dutenak).
Afaria:
- Tomate, erremolatxa eta tipula entsalada.
- Mero zuria perretxiko-saltsarekin**.
- Sasoiko fruta heldua eta ogia.
Errezeta: Mero zuria perretxiko-saltsarekin
Osagaiak (4 lagunentzat)
600 gramo mero zuri
perretxiko-erretilu bat
4 baratxuri-ale, koilarakada bat irin, esne erdigaingabetua edo gaingabetua, oliba-olioa eta gatza (aukerakoa).
Egiteko modua:
- Meroa xerratan zatitu, plantxan egin eta kazola batean gorde.
- Prestatu saltsa:
- Zatitu baratxuriak eta perretxikoak.
- Zartagin bat olioarekin sutan jarri eta beroa dagoenean perretxikoak gehitu. Utzi egiten, eta, minutu batzuk falta zaizkienean, gehitu baratxuri xehatua.
- Dena prest dagoenean, koilarakada bat irin gehitu eta 2 minutuz eragin. Gehitu esnea irakin arte eragiteari utzi gabe eta saltsa pixka bat lodi geratu arte.
- Bota saltsa kazola gainera meroarekin eta berotu dena.
- Zerbitzatu aurretik, perrexil fresko xehatu pixka batekin apaindu daiteke.