
Menu ederra bere errezetarekin
Menua
Gosaria:
- Kafea edo kafeinagabea baso bat esnerekin.
- Labore integralak edo mueslia.
- Fruta oso bat edo baso bat zuku.
Bazkaria:
- Ogi integrala atun eta tomatearekin.
- Fruta bat.
Bazkaria:
- Garbantzuak espinakekin eta bakailaoarekin*
- Oilasko-iztertxoak labean barazkiekin.
- Ogi integrala eta jogurta.
Askaria:
- Kafesnea.
- Gaileta errazak
Afaria:
- Borraja patatekin.
- Oilar birrineztatua limoiarekin.
- Ogi integrala eta fruta.
- Oheratzean Jogurta.
Errezeta: Garbantzuak espinakekin eta bakailaoarekin
Osagaiak (4 lagunentzat):
300 gramo garbantzu
400 gramo espinaka
200 gramo bakailao gezatu
tomate handi bat, tipula erdia eta 3 baratxuri ale
2 zuringo egosi eta perrexil-sorta bat
Egiteko modua:
- Jarri beratzen bezperako garbantzuak kazola batean, ur epelarekin eta gatzarekin eta bikarbonatoarekin.
- Bakailaoa ur hotzetan gezatu, erabili baino 36 ordu lehenago.
- Garbantzuak garbitu eta eltze batean jarri ur beroarekin, baratxuriekin, tipularekin, tomatearekin. Utzi egosten presio-eltzeak adierazten duen denboran, edo presio-eltzea ez bada, 2 ordu eta erdiz, gutxi gorabehera.
- Ziazerbak garbitu, zatitu eta egositako garbantzuei erantsiko dizkiegu. Eltzekariaren tomatea, tipula eta baratxuria atera eta pasapuretik pasako ditugu. Zartagin batean baratxuri bat frijituko dugu, eta pasapuretik pasatako barazkiak erantsiko ditugu. Arrautza zuringo egosia bakailaoarekin eta barazki pasatuekin nahastu eta garbantzu eltzekoari gehitu.
- Minutu batzuk egosten utzi, eta gatza bota. Perrexil xehatuarekin hautseztatu.