
Menu ederra bere errezetarekin
Menua
Gosaria:
- Kafea edo kafeinagabea baso bat esnerekin.
- Biskote integralak gazta fresko eta marmeladarekin.
- Fruta oso bat edo baso bat zuku.
Bazkaria:
- Jogurta gosaritako zerealekin nahasita.
- Fruta ertain bat.
Bazkaria:
- Pasta-ukondoak piperrekin eta alberjiniarekin.
- Txerri-solomoa ananarekin*
- Ogi integrala eta fruta. Infusioa.
Askaria:
- Kafesnea.
- Gaileta errazak.
Afaria:
- Kalabazin-krema.
- Ziazerba, gazta eta ganba tortilla.
- Ogi integrala eta fruta. Infusioa.
- Oheratzean baso bat esne.
Errezeta: Txerri-solomoa ananarekin
Osagaiak (4 lagunentzat):
500 gramo txerri-solomo, osorik
250 gramoko lata bat anana almibarretan
2 baratxuri ale, oliba olioa eta gatza.
Egiteko modua:
- Solomoa gatzatu eta kazola batean jarriko dugu olioarekin. Gorritzen hasten denean, birrindutako baratxuri-hortzak erantsiko dizkiogu (horiek ez dira kontuan hartuko haurrak esnea ez duela onartzen ikusten badu elikagai hori hartzean).
- Solomoak urre-kolore uniformea hartzen duenean, ananaren almibarraren erdiarekin bustiko dugu, eta, ondoren, anana-zatiak erantsiko dizkiogu.
- Lapikoa estali eta su txikian irakiten utziko dugu. Egosita dagoenean, atera eta xerratan zatitu.
- Saltsa pixka bat txikitu eta txinotik pasatuko dugu.
- Solomoa anana-zatiekin eta erreketaren ondoriozko saltsarekin lagunduko dugu.