
Sarrera
Helduaroko nutrizioak osasuna mantentzera eta gaixotasunen garapena prebenitzera bideratu behar du bere burua, pertsonaren adin, sexu eta jarduera fisikoaren araberako elikadura anitz, osasuntsu eta orekatuaren jarraipenaren bitartez. Elikadura-ohitura osasungarriak bizi-ohitura egokiekin konbinatu behar dira, hau da, aldian-aldian ariketa fisikoa egitearekin eta toxikoak gutxitzearekin (alkohola eta tabakoa, adibidez). Izan ere, nutrizioa, urritasunak eragindako gaixotasunak saihesteko ez ezik, nahasmendu kronikoen aurkako defentsa gisa ere erabiltzen den tresna bihurtu da.